Zanussi | ZER 240 W | BalEiKE.Eus

BalEiKE.Eus
ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE
www.baleike.eus
240. ZENBAKIA. EURO BAT
2015eko OTSAILA
ISLAMA,
BARRUTIK
Zumaian bizi den
musulman talde batek
Bakea Kultur Elkartea
sortu du, gizartaratzeko
eta islama ezagutzera
emateko asmoarekin.
e r r e p o rta j e a :
a l f r e d o
ga r c i a ,
e r l ez a i n a
Indukzioa
5.200 W gunea
Indukzioa
AEG
ZANUSSI
HK633222FB
Z6233IOK
89,90€
AEG-k
itzuliko dizkio
erosleari
699€
899€
Pirolitikoa
BP3013021
ZOP27902X
Pirolitikoa
MUNTATZEA
DOAN!
Bitrozeramika
BEKO
OSE 22120X
SUKALDEAren
HILABETEA
Bitrozeramika
349€
ZANUSSI
ZEV6330
199€
ZOB442X
219€
Funtzio
Anitzekoa
ENDAÑETA
ENDAÑETA
ZUMAIA
ZUMAIA
ELEKTROGAILUAK
ELEKTROGAILUAK
Erribera,
Erribera,
8 Tel.
8 Tel.
943943
861861
694694
www.endanetazumaia.com
www.endanetazumaia.com
Funtzio
Anitzekoa
* Baleike Klubeko txartelaren %5 deskontua
prezio honetan sartua dago.
BALEIKE240
15
baleike +
A. Rubio Aprea
ERRESPETUAN
DAGO GILTZA
herri aldizkaria
Foronda Kultur Etxea
Odieta, 2
tel.: 943 86 15 45
e-maila: aldizkaria@baleike.com
Argitaratzailea
Baleike Kultur Elkartea
e-maila: elkartea@baleike.com
Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta
Xabier Azkue.
Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano
Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet,
Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon
Urbieta, Izaskun Urbieta eta Gorka Zabaleta
Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez
Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue
Publizitatea
tel. 943 86 15 45
azubimendi@baleike.com
Inprimategia
Antza Inprimategia
(Lasarte-Oria)
5
24
nagore etxabe
Baleike.eus berria,
komunitatea
indartzeko
hitz-tantak
16
erreportajea
“Erleak
desagertzea
hondamendi
ekologikoa
litzateke”
baleike.eus
30
bertso sorta
maialen velarde
Tirada
800 ale
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
Lege gordailua: SS-405/94
ISSN: 1136-8594
Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian
adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak
(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
PUBLIZITATEA
BALEIKE
+
4
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
Nagore Etxabe
Low Riders taldeko kidea
“Ez dugu arazorik beste
hizkuntzetan abesteko,
baina country doinu bat
euskaraz...”
TESTUA: juan luis romatet
argazkiak: arnaitz rubio aprea
TESTUA: JUAN LUIS ROMATET
argazkiak: arnaitz rubio aprea
25 urte ditu eta “artista profesionala” dela
dio irribarre handi batekin. Arte Ederretan
lizentziatua eta masterra ere ateratakoa,
orain bateria jotzen du bizpahiru taldetan
eta han eta hemen lantxo batzuk ere egiten
ditu: “diskoen diseinuak, logotipo batzuk,
bodetako gonbidapenak... Perlak taldearen
bideoklipa ere oraintxe amaitu dut”. Low
Riders rock taldean jotzeaz gain, Ez den giro
erromeria taldean ere jotzen du eta Urko
Menaiarekin duo bat ere osatu du.
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
5
HITZ-TANTAK
2014 urte amaieran Plays
Lee izeneko diskoa atera
du Low Riders taldearekin.
Estatu Batuetako altxor
ezkutuetako bat den Lee
Hazlewood kantagilearen
hamar kantak osatzen dute
emaitza.
Noiztik zabiltza musika
munduan?
Abesbatzak eta hori
guztia kontuan hartzen
bada, esan daiteke bizitza
guztia daramadala gauza
batean ez bada bestean
sartuta. San Pedro Txiki
abesbatzan egon nintzen
eta Bandatik ere pasa
nintzen. Unibertsitatean
Erasmusera joan nintzenean
fundamentua pixka
bat galdu nuen, baina
itzulitakoan [Zarauzko]
lokal fantastikoan hasi
nintzen eta hiru urtera doa
dagoeneko.
Makina bat urte egin
zenituen San Pedro
Txikin. Zer geratu zaizu
garai hartatik?
Dena esango nuke. Bateria
jotzen duzunean gauza
askotan jarri behar duzu
arreta. Koroan ikasi nuen
ahots guztiak entzuten,
nirea egiten eta batzuetan,
akustikaren arabera, itsuitsuan joaten. Oinarriak
geratu zaizkit, behintzat,
baina egia da bateria jotzea
beste mundu bat dela.
Azken santelmotan
kalejiran atera zineten...
Geni Dovalen oroimenez
egin genuen. Batzuek
diogu polita izango
litzatekeela errepikatzea,
urtero ez bada pare bat
urtean behin. Abesbatzaren
kontzertuarekin hasten
ziren festak eta hori
barrenean geratu zaigu.
Kantatu, afaldu eta giroan
sartzen ginen. Zoriontsu
ginen horrekin.
Perkusioarekin noiz hasi
zinen?
14 bat urte izango nituen.
Akordatzen naiz Musika
Eskolan hasi nintzela.
Josefina Azpeitiaren
akademian hasi nintzen
musika ikasten eta han
pianoa eta eskusoinua
irakasten zen (orain
trikitixarekin ere hasi da).
Eskusoinua jotzen hasi
nintzen, baina ikusi nuen
hura ez zela niretzat. Etxean
beti perkusioa jo nahi nuela
esaten nuen. Perkusioa,
perkusioa, perkusioa...
Zergatik? Ba, ez dakit. Uste
dut instrumentu berak
deitzen zaituela.
Perkusioa ez da ikusten
emakumeentzako
instrumentu bezala...
Bai... Agian handia
delako eta pentsatzen
delako emakumeok ez
dugula indarrik. Ni ederki
moldatzen naiz, ba, nire
bateriarekin. “Hildakoa”
ere badut... Hildakoa
deitzen diogu burdineria
eramateko poltsari. Burdin
guztiekin kristoren pisua
hartzen du azkenean. Baina
nire instrumentua den
heinean, harekin moldatzen
ikasi behar dut. Oraindik
baditugu aurreiritzi batzuk
sartuta eta gauza batzuk
harritzen gaituzte, baina ari
“Etxean
perkusioa jo
nahi nuela
esaten nuen.
Zergatik? Ba, ez
dakit. Uste dut
instrumentu
berak deitzen
zaituela”
66
argazkiak: PEIO ROMATET ETA Gorka Zabaleta
BB A
A LL EE II KK EE 22 00 11 53 O
I RTASIAL IAL A
da pixkanaka aldatzen eta
horrek pozten nau.
Zer bide daramazu musika
munduan?
Bateriarekin batera perkusio
afrikarreko ikastaroak ere
hartu nituen. Harekin
denbora dezentean ibili
nintzen, baina orain lagata
daukat eta pena pixka
bat ematen dit. Musika
Eskolatik Udal Musika
Bandara pasa nintzen, baina
unibertsitatean hastean
utzi nuen. Orain hiru
urte, zumaiar batek, Evelio
Perezek, gonbidatu ninduen
Zarauzko lokaletara joatera
lagun batzuk ezagutzeko.
Dena Evelioren kulpa da,
eta asko eskertzen diot
bestela ez dakit non egongo
nintzatekeen. Talde hura
ez zen atera, baina hango
jendea ezagutu nuen eta
Syrah taldea sortu genuen.
Abeslariaren kantak jotzen
genituen, baina bere
neskarekin Alacantera
bizitzera joan zen eta baxu
jotzailea eta biok geratu
ginen. Garai hartan Low
Ridersek lokal berean
entseatzen zuen.
Eta haiekin hasi zinen.
Talde plurinazionala dela
esan daiteke.
Marek [Barath, ahotsa
eta gitarra akustikoa]
Eslovakiakoa da eta Michal
[Kapoun, gitarra elektrikoa
eta banjoa] Txekiar
Errepublikakoa. Orain baxu
jotzaile berria dugu, Nagore
Mitxelena, donostiarra.
Marek eta Michalek urte
pila bat zeramaten hemen
bizitzen, bat Zarautzen
eta bestea Getarian.
Kanpotarrak izanik elkar
ezagutu zuten; biek jotzen
zituzten instrumentuak eta
elkarrekin jotzen hasi ziren.
Country ukituak dituen
rock amerikarra jotzen
HITZ-TANTAK
duzue. Ez da hemen hain
ohikoa.
Ari dira taldeak sortzen:
Arizona Baby, Corizonas...
Joseba Irazoki ere hortik
ibili da bueltaka. Badago
halako interes bat edo guk,
behintzat, musika hori asko
entzun dugu eta hemen
nolabait kanalizatzen dugu.
Plays Lee izeneko diskoa
zuen lehen emaitza al da?
2013an lehen diskoa atera
genuen bertsio batzuekin.
Country eta rockeko
bertsioen pot-pourri bat
zen, nahiko erraz entzuten
zena. Bigarrena grabatu
aurretik Lee Hazlewood
konposatzailea ezagutu
genuen eta pentsatu genuen
egokia izango zela kanta
batzuk aukeratu, gure
forma eman eta tributu gisa
ateratzea, jendeak musikari
hori ezagutu dezan.
monografikoa ateratzea.
Countryko izen tipikoetako
bat izan da, ez agian Johnny
Cash bezain ezaguna, baina
kanta batzuk beti izan ditu
hor bueltaka. Bolara bat
izan zen eta aprobetxatu
egin genuen geldirik ez
egoteko.
Inoiz izan den kantagile
onena izan dela diozue
diskoan. Askotxo da hori
esatea!
Saltsa pixka bat eman behar
da!
Diskoa zuek editatu
duzue. Diskoetxeekin ez
zarete harremanetan jarri?
Ez dugu pentsatu ere egin;
inork ere ez gaitu deitu.
Aurrekoa ere geure kabuz
editatu genuen. 1.000
kopia atera genituen eta
800 bat saldu dira. Hau
bagenekien arraroagoa zela,
baina pixkanaka ari da
saltzen.
Ausarta ere bada
Hazlewood bezalako
kantagile
demagun
TESTUA: Izaskun
urbieta esnalZer harrera izan du?
ARGAZKIAK:
arnaitz
rubio aprea
ezezagun
baten
kantez
Ona. Jendeak ez du
osatutako disko
Hazlewood asko
“Bertsioak
nahiko erraz
ateratzen
zaizkigu, baina
kantu propioak
ateratzeko
esperientziarik
ez dugu”
Biniloko diskoek ematen
duten ezaugarriekin
ere jokatu duzue.
Alde bakoitzaren
amaieran dauden pista
amaigabeagatik diot.
Sorpresa txiki bat da.
Jendea pixka bat galdezka
gera dadin ea zer gertatzen
den, edo biniloen mundu
horretan sar dadin.
ezagutzen. Bizpahiru kanta
ezagutzen dira gehien,
Nancy Sinatrarekin ibili
zen garaikoak. Diskoa
ateratzeko asmoa genuen
eta 8-10 bat kanta aukeratu
genituen horretarako.
Etorkizunera begira zer
asmo dituzue?
Urte honetarako dugun
asmoetako bat gure kantak
ateratzea da, lauzpabost
badira ere eta ea horrekin
zerbait egiten dugun.
Zailagoa da. Bertsioak
nahiko erraz ateratzen
zaizkigu, baina kantu
propioak ateratzeko
esperientziarik ez dugu.
Biniloan atera duzue.
Puntazoa da hori!
Kapritxoa da esateko
binilo bat dugula. CDan
eta biniloan atera dugu,
badakigu eta badagoela
jende bat biniloak erosten
dituena. Gu ere zaleak gara.
Orain arte ingelesez
abestu duzue.
Ez dugu inongo arazorik
beste hizkuntza batean
abesteko. Baina letrak
atera beharko genituzke
eta country doinu bat
euskaraz...
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
7
PUBLIZITATEA
BALEIKE
+
8
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
BALEIKE +
ERRESPE­TUAN
DAGO GILTZA
TESTUA: ainara lozano lasa
ARGAZKIAK: arnaitz rubio aprea eta ainara lozano lasa
TESTUA:GORKA ZABALETA
argazkiak: arnaitz rubio aprea
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
9
BALEIKE +
“Zer ireki dute hor? Zertan ari dira hor barruan?”. Hilabete Akrikez du osaba, 35 urte dauzka eta meskitaren sortzaileehauetan askok galdetu dute hori San Jose kaleko lehen zenba- tako bat da. Moketa gainean eserita gaudela, lanetik etorri
ki aurretik igarotzean. Bakea Kultur Elkartea jartzen du sarre- berri, Mohssin proiektua azaltzen hasi da. Parisko atentatua
rako plakan, eta bertara sartzerakoan, oinetakoak kentzeko dela eta irratitik eta telebistatik mila dei jaso ditu azkenaleskaera ere bai. Zumaiako ledian. Baita gaur ere, euskaraz
hen meskitaren aurrean gauhitz egiten dakien musulman
de. Lau lagun musulmanek
bakarrenetakoa delako. Egun
izan zuten kulturgune berria
osoa gai horren inguruan hitz
sortzeko ideia eta pasa den
egiten ari direlako nekatu
irailean zabaldu zituen ateak.
samar dago: “Amestu ere egin
Dagoeneko 40 bazkide baino
dut gai horrekin. Lehengusu
gehiago elkartzen ditu eta
asko ditut Frantzian eta belgizarteratzea eta herrian isdurtuta egon dira islamofobia
lama ezagutzera ematea ditu
zabaldu delako. Atentatua
helburu.
izugarria izan da eta ez gaude
Meskitara sartu eta oineados horrekin. Hala ere, tartakoak kendu ditugu moketean gauza arraro ugari dauta zapaldu aurretik. Bi gune
dela iruditzen zait. Denboraditu lokalak eta bigarren atea
rekin jakingo da zer den egia
zeharkatu dugu. Bertan da
eta zer gezurra… Erradikalis19 urteko Bilal Meftah. Bimoa ezjakintasunarekin lo­
lali askotan galdetzen diote
tzen dut nik. Elkar ezagutza
zer egiten duten hor: “Jendea
ezinbestekoa da guztiak zaku
lokalari begira geratzen deberean ez sartzeko eta islamonean sartzeko esaten diet eta
fobiari aurre egiteko. Zoritxaerakutsi egiten diet. Harriturrez, telebistak elikatzen du
ta geratzen dira”. Txirrindujendea eta askok guztia sineslaritzan eta korrika ibili deten dute. Itzaltzeko gogoa ere
lako ezaguna da. Mekanizaematen du batzuetan”.
islamaren ikasgaiak
zioaren goi malako ikasketak
Zumaian ez dute seOstiraleko errezoan iman bat izaten dute meskitan
ari da egiten Zarautzen, “oso
kula arrazakeriarik sentitu:
gustura”. Azken urtea du eta
“Guztiz kontrakoa da jarrera.
hurrengo urtean Ingeniaritza
Alde horretatik, euskaldunak
ikasteko asmoa du. Bilal zumaiarra da,
beste leku batzuetako herritarrak baino
baina gurasoak Tetuanen (Maroko) jaio
irekiagoak dira”. Meskita sortzeko egiziren eta islama du txikitatik bere erlitasmoa udaletxean aurkeztu zutenean,
jioa. “Musulmana naiz eta Alan sinesagintariek hasieratik prestutasuna eraku­
ten dut”. Etxean txikitatik hitz egin du
tsi zutela dio: “Proiektua ontzat jo zuten
arabiera, baina ez daki hizkuntza horreeta ondoren Elkartea sortu genuen. Bakea
tan idazten eta irakurtzen. “Etxean araizena jarri diogu. Kultur elkarte bat da eta
bieraz bakarrik hitz egiten dugu. Hala
irekita gaude edozein gauza antolatzeko.
ohitu gaituzte gurasoek, hizkuntza ez
Ekitaldi ugari antolatu nahi ditugu gure
galtzeko helburuarekin. Kanpoan beste
kultura ezagutzera emateko. Herrira zahizkuntzak ikasteko aukera izango dubalduta dago proiektua eta sortu berri
dala esan izan didate beti. Lagunekin eta herrian, adibidez, den Anitzen Sarean parte hartzen dugu”. Lau ziren sorreran
euskaraz bizi naiz”. “Eibarrera joaten hasi nintzen larunbat eta dagoeneko 41 bazkide inguru dira. Aurreko urteko Raeta igandeetan arabiera idazten eta irakurtzen ikasteko. Kora- madanean (ekainean) hasi ziren guztia prestatzen. “Lagunarna ere ikasi nuen bertan. Baina urrunegi geratzen zitzaidan. tean hasi zen guztia. Oso gutxi ginen, eta, alde batetik, gure
Orain aukera izango dut herrian bertan eskolak jasotzeko. asmoa etortzen den jendea gizarteratzea da. Nerabeek etorri
Gure Imanak [errezoa gidatzen duen pertsonak] Koranaren eta lapurtu besterik ez dutela egiten azaltzen da maiz komunondik norakoak azaltzen dizkigu eta zalantzak baldin badi- nikabideetan eta gu geu eta gure kultura da horrekin guztiatugu, hark argitzen dizkigu. Oso ongi ari gara guztia ikasten”, rekin lehen kaltetua. Albiste horiek behin eta berriz entzun
adierazi du irribarretsu. Errezurako lekua lortu dute eta Bilal eta irakurtzen ditu jendeak eta ulertzen dugu beldurra izatea.
gaztea egunero etortzen da meskitara.
Bestearen lekuan jarri behar zara gauzak ulertzeko. Enpatia
Bere osaba eta izebak ere Zumaian jaioak dira. Mohssin falta ikaragarria dago. Gizarteratzea bi aldetatik landu behar
“Herrira zabalduta
dago proiektua eta
sortu berri den
Anitzen Sarean
parte hartzen dugu”
10
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
BALEIKE +
errezoak
Egunean bost errezo egiten dituzte musulmanek Mekara
begira. Mugikorreko aplikazioa dute orduak jakiteko eta
meskitara sartzean oinetakoak kendu behar izaten dira.
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
11
BALEIKE +
dela argi dugu: etortzen direnak bertakoekin murgilduz eta
bertakoek etortzen direnen kultura ezagutuz. Zurrumurruei aurre egin nahi diegu gure elkartearekin”, nabarmendu du Mohssinek.
Pixkanaka Zumaiako musulmanak elkartzen eta
hainbat bilera egiten hasi ziren proiektuaren berri eman
eta besteei gaia zer iruditzen zitzaien galdetzeko. Dirua bil­
tzeari ere ekin zioten: “Batzuek 50 euro, beste batzuek 20,
beste batzuek 10 eman zituzten eta lokalak begiratzen hasi
aurretik, alkatearekin bilera egin genuen. Kultur gune bat
irekitzeko proposamena ongi iruditu zitzaion. Estazioan
nahi genuen zabaldu, baina gune industriala dela eta, ezinezkoa zen”. Azkenean, San Jose kaleko lokala ikusi zuten.
“Zestoarra da jabea eta ezaguna nuen. Alokairuan utzi digu.
Hasieran 26 lagunen artean ordaintzen genuen. Bakoitzak
hilean nahi duena edo ahal duena ematen du”. Mohssin
zutitu eta meskitako paretan jarrita duten papera erakutsi
digu. Bertan jartzen du bakoitzak zenbat diru eman duen:
“Alokairua, ura eta argia ordaindu behar ditugu eta ba­
tzuetan 700 euro lortzen ditugu bilketan. Gainera, hilean
behin, ostiraleko errezoaren ondoren, Imanak meskitara
etortzen diren musulman fededunei obrak egiteko dirua
biltzen ari garela azaltzen die. Jendeak egun horretan ere
dirua ematen du”. Zumaiara Getariatik, Aizarnazabaldik,
Zestoatik eta Azpeititik etortzen dira fededunak errezatzera. “Lehen Oriora joaten ginen errezatzera, baina gauetan
12
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
Bakea Kultur Elkarteak arabiera zabaltzea ere badu helburu
eta lau eta 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoak aritzen dira
asteburuetan eskolak jasotzen. Larunbat eta igandeetan,
10:30etik 12:30era elkartzen dira. Zumaian bizi diren hiru
emakume aritzen dira irakasle lanetan, boluntario gisa: Hamida Cherfaoui, Djahida Lanani eta Leila Abourakha. Igande
goiz batean bisitatu ditugu eskolan. Bi talde osatzen dituzte
eta txikienak sarrera ondoko espazioan egoten dira ikasten;
hamabi urtetik gorakoak, aldiz, barruko gunean. Aho zabalik
begiratu digute sartzean. Hitzak nola esan behar dituzten ari
dira ikasten. “Irakasleok txandatu egiten gara eskolak emateko”, azaldu du Hamidak.
Urrian hasi ziren lanean eta haurrak, txikienak, batez
ere, oso azkar ari direla ikasten azaldu du Hamidak. Txikien
taldea (4-8 urte) 20 bat umek osatzen dute; gaztetxoena (915 urte), berriz, 19k: “Gehienek ez zekiten ez idazten, ezta
irakurtzen ere. Guraso asko dago lanik gabe eta ez dugu kobratzen eskolengatik. Boluntario lana egiten dugu hizkuntza
gal ez dadin”.
Bere seme-alabei eskolak ematen ohituta zegoen, baina
hau gauza berria da beretzat: “Uste baino gehiago animatzen
dira euren artean arabiera erabiltzera. Nire seme-alaben lagunak euskaldunak dira eta euskaraz hitz egiten dute. Hasieran
ez zuten ulertzen zertarako nahi genien irakatsi. ‘Ez dugu ezertarako behar!’, esaten zidaten. Baina urtero joaten gara familia
bisitatzera Aljeriara eta beraiekin komunikatzeko erabiliko zutela azaltzen nien. Etxean, nik euskaraz hitz egiten dut beraiekin, baina nire senarrak arabieraz egiten die, hizkuntza ahaz
ez dezaten”.
Arabiera ez dela erraza aitortu du Hamidak: “Zaila da,
baina beste edozein hizkuntza bezala, txikitan ikasten badute dena errazagoa da. Egunak, koloreak… nola esaten diren
ikastaroak
Hiru emakumek ematen dituzte arabierako
ikastaroak. Haien artean dago Hamida
Cherfaoui (ezkerreko argazkian). Orain 9 urte
etorri zen Aljeriatik Zumaiara eta euskaltegian
ibili da euskara ikasten.
erakusten diegu, besteak beste. Hasieran arabiera nola idazten den ikusten dutenean, hitzak marrazkiak dira beraientzat.
Helduei gehiago kostatzen zaie, baina gauza gehiago ikasten
dutelako. Boligrafoa nola hartu behar duten ere ikasi behar
dute, eskuinetik ezkerrera idazten dugu eta”. Festa eta ohituren inguruan hitz egiten dute, Ardiaren festa eta Ramadana,
kasu, nola ospatzen dituzten azaltzeko.
Aljerian frantsesa eta arabiera ikasi zituen Hamidak eta
Zumaiara etorri zenean gaztelania ikasi zuen lehenengo eta
ondoren hasi zen euskararekin. Erizaina da eta karrera frantsesez ikasi zuen, ez baitago medikuntza ikasteko arabierazko libururik. Zumaiara iristean titulua homologatzen saiatu zen,
baina Aljeria ez denez Europako herria, ez zuen lortu. Orduan
hasi zen seme-alabei etxeko lanekin laguntzen. “Euskara beharrezkoa nuen beraiei laguntzeko. Hasieran lotsa ematen zidan
jendearekin harremanetan jartzea. Ardi beltza bezala sentitzen
nintzen eta euskaltegira joatea erabaki nuen. Lau urte aritu
naiz ikasten. Lehen urtean oso zaila iruditu zitzaidan, baina
bigarrenetik aurrera hobeto moldatu naiz. Lehen haurrak txikiak ziren eta senarrak eta biok zaindu egin behar genituen.
Denbora gutxiago nuen ikasteko”.
Arabierako eskoletan hitz egitea kostatzen zaie, baina
denbora gutxi daramatela dio Hamidak: “Seguru nago ekainean asko nabarituko zaiela zenbat ikasi duten”. Euskalkiekin
gertatzen den bezala, arabiar herrialdeetan ere dialekto ezberdinak dituzte eta arabiera klasikoa (Euskal Herrian euskara
batua dugun bezala) irakasteko, Hamida, Djahida eta Leilak
eskoletan hitzak nola esan behar dituzten adosteko astean behin bilera bat egiten dute.
Momentuz, meskitan ari dira lanean, baina beste lokal bat
erabiltzeko zain dira material aldetik (mahaiak eta aulkiak)
erosoago egoteko.
BALEIKE +
Eskuinetik ezkerrera idazten
PUBLIZITATEA
BALEIKE
+
14
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
BALEIKE +
ateak irekita
Abdelmoneir Uladlarbi eta Bilal Meftah tearekin
eta shiba izeneko pastelarekin. Meskitako ateak
denei irekita daudela diote.
ezin genuen joan, eta, nire kasuan, ostiraletan ere ez, eskolatik
berandu irteten naizelako. Azpeitira ere joaten ziren batzuk”,
adierazi du Bilalek.
Ostiralak, egun sakratuak
Ostirala errezatzeko egun sakratua dute eta bete-beteta egoten
da meskita. “Oso gustura” daude esperientziarekin, 50 lagun
baino gehiago elkartzen baitira. Egunero, berriz, dozena bat
musulman izaten dira. Egunean bost errezo dituzte. Meskitan
bertan dute bakoitza zein ordutan den azaltzen duen papera
itsatsita. “Aplikazio bat ere jaitsi dut mugikorrerako, guztiekin
gogoratzeko”, dio Mohssinek sakelakoa erakutsiz. Eguzkiaren
arabera aldatzen dira orduak eta Meekara begira errezatzen
dute. Errezo bakoitzaren aurretik garbitzea oso garrantzitsua da: “Hankartea,
eskuak, ahoa, sudurra, burua, hankak…
garbitzen ditugu eta arropak ere garbia
egon behar du. Guretzat garrantzitsua
den Jainkoaren aurrean aurkezteko garbiak egon behar gara”.
Hitz eta pitz, ia konturatu gabe,
tearen ordua iritsi da. Abdelmoneir
Uladlarbi etorri zaigu edatekoarekin eta
shiba izeneko pastelarekin: “Ea gustuko
duzuen”. Minutu batzuk igarota, ez da
apur bat bera ere geratu platerean. Arabiar hizkuntzaren aberastasunaz hizketan hasi da Abdelmoneir, arbela begiratuz: “Bederatzi hitz
daude lehoia esateko. Oso hizkuntza zabala eta interesgarria
dugu”. Horrek ere zaildu egiten du, ordea, adin batetik aurrera hizkuntza ikastea. “Nire semea meskitan ematen diren
eskoletara etortzen da eta oso azkar ari da ikasten. Errazago
barneratzen dituzte hizkuntzak adin horrekin”, gaineratu du
Mohssinek.
Bilal ohituta dago lagunekin bere kulturaren inguruan
hitz egiten: “Adarra ere jotzen didate urdaiazpikoa mutur
aurrean jarriz! [barreak]. Koadrilako denak zumaiarrak dira
eta askotan galdetzen didate nire erlijioaren inguruan. Maiz
jarduten dugu pare bat orduz horri buruz hizketan. Hemen
ez dago oso zabalduta islama eta arrotza egiten zaie oraindik
guztia”. Gizarte honetan bizi eta horren gaztea izanik, erlijioa
nolatan praktikatzen duen galdetzean, azkar eta zalantzarik
gabe erantzuten du: “Islama bihotzean daramat. Ez du zerikusirik adinarekin. Txikitatik nahi dudalako errezatzen dut.
Nire anaiek 16 eta zortzi urte dituzte eta meskitan izaten dira
horiek ere, egunero errezatzen, eskolara
joan eta gero. Sinesten dut Ala dela gure
Jainkoa eta existitzen dela. Egia da nire
adinarekin hasieran parranda gogoa duzula, agian, baina pixkanaka txipa alda­
tzen zaizu. Berdin-berdin ateratzen naiz
gauetan. Ez dut alkohola edaten eta oso
ongi pasatzen dut lagunekin”.
Zabaldu zutenetik geroz eta jende
gehiago etortzen da meskitara. “Hau
ez da inorena. Denona da eta edozein
sar daiteke barrura. Hala ere, irudia zikindu dezakeen norbait etorriko balitz,
diskurtso erradikalarekin, esaterako,
segituan botako genuke”, argi utzi du Mohssinek. Bizitzan
bakoitzak zoriontasuna bilatu behar duela diote eta beraien­
tzat islama da zoriontasuna: “Ez dugu inor kaltetu nahi.
Errespetuan eta gizarteratzean dago giltza eta gure elkarteak
horixe du helburu”.
“Islama bihotzean
daramat; ez
du zerikusirik
adinarekin; txikitatik
nahi dudalako
errezatzen dut”
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
15
Alfredo Garcia
Erlezaina
“Erleak desagertzea
hondamendi
ekologikoa litzateke”
Eztia, gosariak gozatzeko; polena
eta erregin jelea, neguan indartzeko;
propoleoa, infekzioei aurre egiteko.
Asko ematen digute erleek, baina ezer
gutxi dakigu haien bizitzaz. Alfredo
Garcia erlezainak ederki ezagutzen ditu.
TESTUA eta argazkiak: GORKA ZABALETA
16
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
ERREPORTAJEA
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
17
ERREPORTAJEA
Txikitatik ezagutu ditu erleak etxean. “Gure etxean beti izan
ditugu erleak. Gogoan daukat nola aitak abaraskak kendu eta
eztia filtratzeko zakuak erabiltzen zituen. Eztia keramikazko
ontzi handietan gordetzen zen eta kitto. Dena eskuz egiten
zen orduan”. Burgos iparraldeko Santurde herrian jaio zen
Alfredo Garcia (1953), Merindadeetan.
“Eskualde menditsua da, eta erlezain­
tzarako oraindik ondo dago kontserbatuta”. Gipuzkoan, ordea, zailtasun
handiak dauzkate eztia ekoizteko. “Basamortu berdea da hau: pinuak, zelaiak, ia
lorerik ez dago... Orain akazia ere kendu
nahi dute, espezie inbasorea delakoan.
Gu ez gaude ados, hemen bizi diren
erleentzat ezinbesteko da, maiatzean ez
dute beste lorerik eskura”.
Irakaskuntzak ekarri zuen Alfredo
Garcia Burgostik Zumaiara. “Soldaduska amaitu eta Zumaiara bidali ninduten, eskola publikora. Lehen “las nacionales” deitzen zitzaien.
Dena gaztelaniaz izaten zen. Ni etorri eta sei edo zazpi urtera
Irale programa sortu zen irakasleok euskara ikasteko. Urtebete liberatu nintzen lanetik eta euskara ikasi nuen”. Zumaian
35 urte egin zituen irakasle, 2013ko abenduan erretiroa hartu
zuen arte. Orain denbora gehiago dauka erleei eskaintzeko.
“Ni erleekin serio hasi nintzen duela 30 bat urte, Zumaian nengoela”, hasi da kontatzen. “Martxan jartzeko, erlekumeak behar nituen –erregina eta bere erle multzoari esaten diote erlekumea–. Lehenbizikoak Lanestosan (Bizkaia)
erosi nituen, gizon zahar bati”. Santurde
jaioterrira eraman zituen aurrena, baina
gero Aizarnara ekarri zituen. “Han izan
nuen lehen erletegia. Gaur egun gehiago
dauzkat: Itziarren, Burgos iparraldean...
Baina gehienak Araban dauzkat”.
“Transhumantzia
beti lotzen dugu
ardiekin baina
erleekin ere asko
egiten da”
Kea izutzeko
Erlezainek kea erabiltzen dute erleak izutu eta
erlanuntzan gorde daitezen.
Transhumantzia
Transhumantzia beti lotzen dugu ardiekin, baina erleekin ere asko egiten
da. “Espainiako profesionalek etengabe egiten dute. Hasten dira, adibidez,
Huelvako eukaliptoetan, gero pasatzen
dira erromerora, gero laranjondoetara
eramaten dituzte erleak, handik Madril eta Soria aldera igo­
tzen dira, eta amaitzen dute Galizian eta Burgos iparraldean,
gure etxe inguruan”. Kamioi handiak izaten omen dituzte erlauntzak batera eta bestera garraiatzeko. “Baimena eskatzen
dute interesatzen zaizkien herrietan, hilebete egiten dute leku
bakoitzean eta martxa. Horrela urte osoan”.
Alfredo Garciak ere egiten du transhumantzia bere erleekin. Neguan hemen izaten ditugu, baina uztail hasieran
Burgosera edo Arabara mugitzen ditugu, eguzki loretara edo
txillarretara”. Hemen saiatzen dira eztia egiten baina ez dute
lortzen. “Hemen oso gutxi ekoizten da. Ondoen dauden
garaian ere, maiatzean, adibidez, pare bat astez euria egiten
badu, ez dago zer eginik. Jaten eman behar izaten diegu ez
hiltzeko; edo, bestela, transhumantzia egin”.
Erlezaintzaren zikloa
Ezti kanpaina bat amaitu orduko hasten dira hurrengoa prestatzeko lanak, irail amaieran. Materiala garbitzeaz gain, erleei
lana aurrezten diete. “Argizari birjina prestatu behar izaten
da. Laminak trokelatu egiten dizkigute, hexagonoak eginda.
Gero koadrotan jartzen dira, goitik behera. Horrela, alde batetik, erlauntzak eta abaraskak uniformizatu egiten ditugu;
bestela, erleek beraien erara egingo lituzkete eta gero ezingo
genituzke erabili. Eta, bestetik, lana kentzen diegu. Argizari
kilo bat sortzeko erleek hamar kilo eztiren energia behar izaten dute”.
Ondoren, barroaren –akaro bat– kontrako tratamendua
egiten diete. “Neguan erlauntzan daude gordeta eta pare bat
hilabetez egiten diegu tratamendua, adibidez, azido salikoarekin. Ez badiegu tratamendua egiten, akaroak ugaldu eta handitu egiten dira eta erleak gaixotu eta hil egiten dira”.
Halaxe pasatzen dute negua. “Hemen, kostaldean, Gabonak aldera hasten da erregina arrautzak jartzen, eta lehen
erlea urtarrilaren 20aren bueltan jaiotzen da”. Aurrena, saha­
tsaren lorearekin eta txikori belarrarekin hasten dira lanean,
eta lehen eztia egiten dute apirila-maiatz aldera, akaziarekin.
18
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
ERREPORTAJEA
psstockfoto
“Baina hori oso urte gutxitan lortzen da”. Gipuzkoan ekain
amaiera arte edukitzen dituzte lanean, eta uztail hasieran,
Araba edo Burgos aldera eramaten dituzte. “Sanferminetan,
txilarretara edo eguzki loretara eramaten ditugu. Hura izaten
da urteko kanpaina nagusia”. Burgosen edota Araban egingo dute uda, lanean jo eta su. Irailean
eztia jaso eta irail amaieran amaitzen da
kanpaina.
Garciak 300 bat erle
multzo
dauzka, baina azken bi urteotan asko
jaitsi da ekoizpena. “Gustura nengoke
bakoitzak 20-25 kilo ezti emango balitu, baina azkenaldian hamar kilo inguru ari dira ematen, eta hori oso gutxi
da. Profesionalek 30 kilotik gora atera
behar dute erle multzoko hortik bizi
ahal izateko”.
zainek egiten dutena da erleei lan metodologia hobetzen lagundu gehiago ekoiz dezaten, eta ondoren sortutako eztia eta
bildutako polena lapurtu”.
Polena jasotzeko, tranpa batzuk jartzen dizkiete erlaun­
tzaren sarreran. “Erlea zulotik sartzen da baina hanketan
dakartzan polen bolak ez dira kabitzen
eta erori egiten zaizkie guk jarritako kaxa
batzuetara”.
Eztiaz eta polenaz gain, jelea ere
ematen dute erleek. “Erle gazteek sor­
tzen duten produktua da. Garun berezi
ba­tzuk dituzte eta pasta moduko bat sor­
tzen dute erreginari eta bere har txikiei
jaten emateko. Oso produktu berezia da
eta ekoizten zaila”. Hemen kontsumi­
tzen den gehiena Txinatik ekartzen
dute. “Frantzian badaude ekoiz­
le ba­
tzuk, baina oso garesti saltzen dute. Txinatik ekartzen duguna
laborategian aztertzen da, kalitatea bermatzeko”.
Propoleoa ere oso produktu interesgarria da. “Erleek erabiltzen dute erlauntza barnizatzeko eta desinfektatzeko. Zuhaitzetatik hartutako erretxinarekin sortzen dute, eta antibiotiko oso indartsua da. Demostratuta dago infekzioen kontra
oso indartsua dela”.
“Propoleoa
erlauntza barnizatu
eta desinfektatzeko
erabiltzen dute
erleek”
Eztia bakarrik ez
Eztia sortzea da erleen obsesioa, janaria bildu eta gordetzea.
“Lorez lore ibiltzen dira nektarra biltzen. Beraiek gorputzean
dauzkaten enzimekin nektar hori eraldatu egiten dute eta ezti
bihurtu”. Beraien hidrato iturri nagusia da eztia. “Proteinak,
mineralak eta bitaminak lortzeko polena biltzen dute”. Erle-
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
19
20
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
PUBLIZITATEA
ERRETRATUA
ERREPORTAJEA
BALEIKE
+
“Eztia pasteurizatzen bada
bere ezaugarriak galtzen ditu”
Getariako Giezberri enpresan ontziratzen du eztia Alfredo Garciak. Eztiak bere ezaugarri guztiak mantentzeko sekretua da ahalik
eta gutxien manipulatzea. “Eztiari egiten dioguna baino garrantzitsuago da egiten ez dioguna”. Maila industrialean ekoizten duten enpresa gehienek eztia pasteurizatu egiten dutela ohartarazi
du. “Pasteurizatu egiten dute eta filtro berezi batzutatik pasatzen
dute polena kentzeko. Zergatik? Polenaren inguruan kristalak
sortzen direlako eta testura ez da hain atsegina. Baina hori egitean eztiak bere aberastasuna eta bere ezaugarri biologiko guztiak
galtzen ditu”. Azukre hutsa bihurtzen da, alegia. Giezberrin beste metodo bat dute eztiari testura krematsua emateko. “Hotzean
lantzen dugu, sistema mekaniko batekin, bere ezaugarriak aldatu
gabe. Horrela bere ezaugarri guztiak mantentzen ditu”.
Eztiaren inguruan dauden usteak alde batera utzita, zientifikoki frogatuta dauden ezaugarriak aipatu dizkigu Alfredo Garciak. “Elikagai modura, lehenik eta behin, oso energetikoa da,
giza gorputzak berehala bereganatzen duelako. Kirolarientzat oso
egokia da”. Baina osasunaren ikuspegitik ere baditu bere onurak.
“liseriketa egitean ur oxigenatua askatzen du, eta oso ona da garbitzeko. Gibela garbitzeko ere oso ona da. Faktore antibiotikoak
dauzka, baina soilik pasteurizatu gabeko eztietan”.
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
21
“Erregina deitzen diogu baina nik uste
dut esklabua dela”
Orrialdeak eta orrialdeak idatz daizteke erleen gainean, hain
da konplexua, aberatsa eta misterioz betea haien mundua.
“Erleen gizartean hiru erle mota daude, baina oraindik ez
dakigu oso ondo zerk eragiten duen erlea langile, mando edo
erregin jaiotzea”. Erlemandoen kasuan, ikusi dute kabiak
erle langileenak baino handiagoak direla. “Ez dakigu erreginaren barruan zer gertatzen den, baina suposatzen da, kabia
handiagoa izatean, arrautzak errutean ez duela ipurdia behar
adina estutzen eta arrautzak ernaldu gabe ateratzen direla,
erlemandoen hazia ukitu gabe”. Arrautz horietatik jaiotzen
dira erlemandoak; estuagoak diren beste kabietatik, berriz,
erle langileak.
Erreginak sortzeko, berriz, oraindik ere kabi handiagoak
prestatzen dituzte, eta erregin-jelez betetzen dituzte. Erle
arrunten aldean, erreginaren harrak soilik jelearekin elika­
tzen dituzte. Langileari, adibidez, hirugarren egunetik aurrera polenarekin egindako papila moduko bat ematen diote.
Erreginak langilearen bikoitza pisatuko du.
Erle langileen artean, gutxienez dozena erdi ofizio bereiztu dituzte adituek. Jaioberriak direnean, etxea garbitzea eta
harrei jaten ematea izaten da beraien lana. Heltzen direnean,
batzuek zaintza lanak egiten dituzte erlauntzaren sarreran;
beste batzuek erreginaren zaindari izango dira; garraiolari
izango dira beste batzuk: janari bilatzaileek ekarritakoa ahotik ahora elkarri pasaz biltegian gordeko dute; sukaldaritzan
arituko dira beste batzuk: polenarekin masa bat egin eta silotan gordeko dute; eta hamar egun betetzean, kanpora aterako dira, ezti edo polen bila.
Ernalketaren “festa”
Erlemandoen lan bakarra da erregina ernaltzea. “Erregina
deitzen diogu baina nik uste dut esklabua dela gehiago”, dio
Garciak. “Erlauntzan sartuta dago beti, arrautzak jarri eta jarri, eta balio ez duenean akabatu egiten dute eta kitto”.
Batzutan, udaberrian, erlauntzak beteta badaude eta
kanpoan loraldi oso indartsua badago, erregin zaharra eta
erlekumeak bota egiten dituzte dituzte. “Barruan erle helduak gelditzen dira, eta jaiotzear dauden hogei bat erregin.
Lehena jaiotzen denean berehala hazten da ahizpen kaiolak
puskatzen, hiltzeko”.
Ernalketa egunak ikusgarriak izaten dira Garciak, kontatzen duenez. “Eguraldi oso ona ateratzen denean, 20-25
gradu eta zeru garbia, 12:00ak erreginak erlauntzatik aldera atera egiten dira, eta ernaltokira joaten dira. Toki berezi
bat izaten da, non elkartzen diren inguruko erregin eta erlemando guztiak. Eta han gertatzen da ernalketa prozesua.
Erregina gorantz abiatzen da eta atzetik erlemando guztiak.
Indartsuenak harrapatzen du; ernalketan erlemandoak bere
organoak galtzen ditu eta hil egiten da. Hainbat aldiz egingo
du erreginak, hazitokia bete arte”.
22
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
Komunikatzeko modua
Oso bitxia da erleak nola komunikatzen diren. Erle langile batek jana topatu duenean erlauntzara bueltatzen da eta
dantza berezi bat egiten du, borobilak eginez eta ipurdia mugituz: “Ipurdia mugitzen duen abiaduraren arabera adierazten du zer ahalegin egin behar duten jatekoraino iristeko. Ez
dute distantzia soilik adierazten, esfortzua adierazten dute,
haizea ere kontuan hartuz. Egiten duen marrazki horren ardatzak angulo jakin bat egiten du eguzkiarekin eta horrek
adierazten du jana non dagoen. Oso bitxia da. Eta hori
guztia erlauntzaren barruan, ilunpean”.
Erlauntzaren ilunpean gertatzen den hori da, hain zuzen
ere, oraindik ez dena ondo ezagutzen. Adituek badakite erleek zer egiten duten, baina askotan ez dakite zerk eraginda
egiten duten: “Dena ez dugu ezagutzen. Erlauntzaren izpiritua, barruan dauden indar horiek, beraien arteko interakzioak, komunikazioa, usainak, feromonak... Hori ez dugu
ezagutzen, usaimenaren mundua da. Badakigu zer egiten duten baina ez zerk eraginda. Erle bat hasten bada lore mota
batekin, hortik bakarrik bilduko du. Zergatik? Gauza berezi
asko dituzte”.
Jaten eman behar
Erlezainek askotan jaten eman behar izaten diete erleei, gosez hilko ez badira. “Hemen askotan lagundu egin behar zaie.
Hidratoak emateko onena da glukosak ematea. Eta proteinak
emateko, polenaren ordez, pasta moduko batzuk prestatzen
dira irinarekin, udaberrian jasotako polenarekin, eta beste
osagai batzuekin”. Udaberrian,
eguraldi txarra badago, jatekoa
ematen diete erregina estimulatzeko, arrautzak jar ditzan,
baina batik bat negu partean
ematen diete jatekoa, udaberrira sasoitsu iristeko”. Batzuk
erleen jaten ematearen aurka
omen daude, baina Garciaren
iritziz oker daude: “Ez badiegu
jaten ematen, ezin dute aurrera
egin, hil egingo dira”.
Barroa, etsai mikroskopikoa
Izan ere, mehatxu asko jasaten dituzte
erleek gaur egun. Larrienetakoa, barroa
da, akaro mikroskopiko bat. “Duela 25
bat urte agertu zen hemen, Indiatik iritsi
zen, eta sekulako arazoa da, kalte handia
egiten du. Txangurro baten itxura du. Proportzioan, imajinatu besapean andarika
bat izango bagenu itsasita, uneoro odola
xurgatzen. Hori da erleei gertatzen zaiena
barroarekin. Gure erleek jaiotzen direnetik
dute barroa, zauria etengabe daukate irekita, gaixotasunak sortzen zaizkie. Gure laguntza behar dute, ezinbestean”. Barroaren
erasoa ahalik eta gehien murrizteko, neguan botika ekologikoak jartzen dituzte erlauntzetan.
izaten dute. Erleak ehizatzera ateratzen dira orduan. Erlea
harrapatu, bularretik moztu eta kabira eramaten dute. Sekulako indarra daukate haragia mozteko”. Arazoa da erleak
izutu egiten direla, eta ez direla erlauntzatik ateratzen. “Ezin
dute janaririk bildu, ahuldu egiren dira eta neguan erlerik
gabe gelditzen gara”. Duela pare bat urte Zumaian, Aizarnan
eta Azpeitian eraso handia izan zuten. Orain kontrolatuago
omen dauzkate. “Tranpak jarri ditugu eta erregin asko harrapatu ditugu. Badaude, baina ez hainbeste”. Garagardo beltza
gustatzen omena zaie. “Botila batean, garagardo bel­tza, ardo
zuria eta mermeladaren bat
jartzen dizkiegu nahastuta.
Sagar zukua ere ikaragarri
gustatzen zaie. Botilan sar­
tzen dira eta ezin dira irten”.
Pare bat astean 200 liztor
harrapatu zituen Garciak
hiru tranparekin.
“Txinako liztorrak
egur garraio batean
iritsi ziren Europa
mendebaldera”
Txinako liztorra
Duela urte batzuk Txinatik etorritako liztor mota bat ere sekulako mehatxua da erleentzat. “Globalizazioaren kontuak
dira. Ona da Txinatik produktu asko merke-merke ekartzeko, baina handik etorri zen baita ere liztor madarikatua. Nonbait, egur garraio batean iritsi ziren Europa mendebaldera”.
Egurra desinfektatu egin behar izaten da legez, baina askotan
kontrabandokoa da. “Bordeletik zabaldu zen. Aurrena Iparraldera, gero Bidasoara, Euskal Herri osora eta dagoeneko
Galiziaraino iritsi da. Erreka bazterrak gustatzen zaizkio eta
handik oso azkar zabaltzen da”.
Liztor hauek udaberritik aurrera egiten omen dute kalte gehien. “Populazioa ikaragarri hazten da eta jatekoa behar
ERREPORTAJEA
Bada, gainera, loreen nektarrik gabe egiten dute ezti mota
bat. “Basoko eztia deitzen diogu. Zuhaitzetan –ezkurretan,
hostoetan...– sortzen diren substantziak erabiltzen dituzte
ezti berezi hau egiteko”.
Pozoin kimikoak
Baina landareek pairatzen
dituzten izurriteak akabatzeko erabiltzen diren
zenbait produktu kimiko
dira gaur egun erlaizainen
kezkarik larriena. “Are gehiago, landare batzuk sortu dituzte,
pozoin kimiko horiek ekoizteko gai
direnak, adibidez, eguzkilore transgenikoa. Onddoak akabatzen dituzte,
baina erleak ere pozoindu egiten dira.
Duela zazpi urtetik hona, ohi baino erle
gehiago hiltzen zaizkigu. Erlemandoak
ere antzu ari dira bihurtzen eta erreginak ere ez dira ondo ernaltzen. Erleen
bizitza ere murrizten ari da. Kutsadura
kalte handia ari da egiten”.
Erlerik gabeko mundua?
Einsteinek esan zuen erlerik gabe gizakia ere lau urteko epean desagertuko litzatekeela. Alfredo
Garciak ez da hainbestera ausartzen, baina oso garbi dauka
hondamendia litzatekeela. “Erleak desagertuko balira hondamendi ekologikoa gertatuko litzateke. Landareen polinizazioaren %80 intsektuek egiten dute; eta intsektuen barruan
erleek egiten dute gehiena. Arazo oso larria izango litzateke”.
Eztiarekin baino askoz diru gehiago ematen omen digute polinizazioarekin. “Milaka milioi euro zor dizkiegu. Erakunde
publikoek hori kontuan hartu beharko lukete erabakiak har­
tzean”.
Erlearen etorkizuna hain dago kinka larrian, jadanik erlezainen laguntza ezinbesteko dutela irauteko. “Ehundaka erle
mota daude, bakartiak ere bai. Baina guk ezagutzen ditugunak, basatiak desagertu egin dira, barroaren eraginez. Guk ez
baditugu zaintzen, desagertu egingo dira”.
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
23
24
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
Baleike.eus
berria, komunitatea
indartzeko
TESTUA: gorka zabaleta
ARGAZKIA: josu waliño
Herriko talde eta elkarteentzat, eta komunikatzeko
gogoa duen edonorentzat dago pentsatuta webgune
berriaren Komunitatea tresna.
Matrikula aldatzeaz gain –puntucom-etik puntueus-era–,
hainbat hobekuntza egin zaizkio Baleike.eus berriari. Batzuk
martxan daude dagoeneko, eta beste batzuk hurrengo hilabeteetan aktibatuko dira. Oraingoz Komunitatea atala da berrikuntzarik aipagarriena. Tresna bat behar genuen, beste sare
sozialetan dabiltzan zumaiarrak erakartzeko; eta, bestalde,
herriko talde eta elkarteei beraien berriak zabaltzeko tresna
erraz eta errabilgarri bat eskaintzeko.
Nola egin komunitateko kide?
Komunitateko kide egin nahi baduzu, egin klik goiko menuaren eskuinaldean dagoen “sartu” botoian. Twitter edo
Facebooken kontua baduzu, horiek erabilita automatikoki
sortuko dizkizu kontua eta perfila Baleikeren Komunitatean.
Lehendik Baleike.com-eko erabiltzaile erregistratua bazinen,
pasahitza berria eskatu beharko duzu. Ondoren, osatu zure
datuak. Komunitateko kide izateko zure izen-abizenak erabili, edo ordezkatzen duzun taldearena. Komunitatean identifikatutako pertsonak bakarrik onartuko dira.
Ez bazara erabiltzaile erregistratua, orduan egin eskaera.
Datuak betetzean kontuan hartu Komunitateko kide izateko
zure benetako datuak eman behar dituzula. Hala egin ezean,
erabiltzaile moduan sar zaitezke, baina ezingo duzu Komunitatean parte hartu.
Zer egin dezaket Komunitateko kide egiten banaiz?
Artikulu landuak idatzi edo lerro bateko komentario azkarrak.
Malgua da erabat, ez du zertan
albiste bat izan. Izan daiteke proposamen bat, kalean ikusitako
zerbaiti buruzko komentarioa,
deialdia, zerbait interesgarria partekatzeko (nonbaiten irakurritako
zerbait, bideo baten lotura...); argazkiak igo daitezke, taldeak edo
elkarteak daukan agendaren berri
eman... Egia esan, nahi denerako
erabil daiteke. Errespetuz eta euskaraz idaztea dira muga bakarrak.
Gainera, Komunitateko kide egiten bazara, blog txiki baten modukoa sortzen dizu, Facebookeko hormaren antzeko
zerbait. Hor gordeko dizkizu sortzen dituzun eduki guztiak.
Twitterren edo Facebooken kontua badaukazu, haiekin
lotu dezakezu eta Komunitatean argitaratutakoa kanpoko
beste kontu horietan automatikoki argitaratu.
Webgune eta blog bat badaukazu, rss-aren bidez lotu dezakezu Komunitateko kontuarekin eta horrela zure webean
publikatzen duzuna automatikoki argitaratuko da Komunitateko perfilean.
Udazkenerako gida komertzial digitala
Azken urteotan Baleikeren kezka izan da herriko dendari eta
negozio txikiari Internetera jauzia egiteko tresna erakargarri eta
eraginkorra eskaintzea, eta uste dugu Tokikomen plataformak
garatu duen gida komertzial digitalak hori eskaintzen digula.
Urtea amaitu baino lehen prest izango dela aurreikusten dugu.
Baleike.eus berria Tokikomek tokiko hedabideentzat
propio sortutako plataforma digitaleko kide da, beste hamar
bat hedabiderekin batera. Horrek aukera emango digu Interneten aurrean egoteko, berrikuntzak eta inbertsioak denon
artean egiteko, eta elkarrekin sarea egiteko. Klub horretako
kide izan nahi genuen, horrek aukera emango digulako zumaiarroi ahalik eta webgunerik onena eskaintzeko.
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
25
PUBLIZITATEA
26
Johan Perez
de Çumaya
piratak
ekintza ugari
egin zituen
XV. mende
amaieran
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
B azkide klubeko abantailak
Txartel berriarekin hamaika abantaila dituzue Zumaiako denda,
taberna, jatetxe eta negoziotan. Hemen zerrenda:
Rosi garbiketak
Zalla taberna
Hilabeteko lehen ostiralean %10eko deskontua Udazkenean, kafea euro batean.
edredoi eta mantetan.
Nikol taberna
Ostegunetan lehen garagardoa euro batean.
Arruti arropa denda
Ana zapiak
%5eko deskontuak abenduan erosketa
%5eko deskontua produktu guztietan.
guztietan. Ez da bateragarri izango beste
deskontuekin.
Basusta loredenda
Upela belardenda
15 eurotik gorako erosketa eginez gero, 150
gramo zereal opari (kinoa izan ezik). 30 eurotik
gorako erosketetan, ezpainetarako margoa
opari (aleak agortu arte).
Yoana ileapaindegia
Depilazioak %10 merkeago. Hilean behin,
bazkideen artean zozketa ilea garbitu eta
orraztu debalde egiteko.
Maiaur
Abendua eskeintza bereziak etxeko izozkietan.
Azaroaren 3tik martxoaren 12ra, %10eko
deskontua 25 eurotik gorako erosketa eginez
gero, hileta eta ezkontza zerbitzuak ezik.
Xumai kirolak
%5eko deskontua produktu guztietan.
Kabi taberna
Garagardo kaña 1,5 euroan.
Golden Gate Institute
Matrikulazioan %20eko deskontua
bazkideentzat.
Yoana ileapaindegia
Depilazioak %10 merkeago. Hilean behin,
bazkideen artean zozketa ilea garbitu eta
orraztu debalde egiteko.
Juaristi jatetxea
Afariarekin kafea doan; kafea hartzen ez
duenak txupitoa aukeran.
Ilargi taberna
Kafeak euro batean.
Endañeta elektrogailuak
%5eko deskontua kontrazaleko iragarkian
ageri diren produktuetan.
Ertz informatika
Ordenagailu eramangarria eta jokoak erostean
%5eko deskontua. Ordenagailu eramangarrien
konponketan %5eko deskontua.
Tximista taberna
Astearte eta asteazkenetan, inportazioko bi
garagardo ordaindu eta hirugarrena doan.
Juanjo harategia
10 eurotik gorako lehen erosketarekin, ardo
botila opari. Bazkide txartelaz gain, aldizkarian
argitaratuko den kupoia erakutsi beharko da.
Basusta Erretegia
Astelehenetik ostiralera, kartako bazkariak
%10 merkeago.
Flysch-Uzkudun taberna
Eguneko menuarekin, kafea debalde.
Iratxe Plazaola
Sei hilabetez, asteazkenetan errebisioa eta aho
eskubila doan. Bazkideak eta beraien bikote
eta seme-alabek balia dezakete eskaintza,
bakoitzak behin.
Marina kafetegia
Bost pizza erosita, seigarrena doan. Txartel
bana jasoko da erositako ale bakoitzeko, eta
bost osatutakoan, pizza baten truke aldatzeko
aukera izango da.
Egoki erlojudenda
%10eko deskontua erlojuetan, eta urre edo
zilarrezko bitxietan. Deskontu hau ezin zaie
beste eskaintza batzuri gehitu.
Trapaia taberna
Igandetako bazkariarekin kafea opari.
Ttakun taberna
Ostegunetan kafea euro batean.
Zatozte bakailudenda
Astelehenetan %5eko deskontua txarkuteriko
produktuetan.
Ganbara taberna
Garagardo kaña 1,5 euroan bazkideei.
Inpernupe taberna
Kafea euro batean bazkideei.
Otezuri taberna
Etxeko tartak %10eko deskontuarekin.
Optika Zumaia
%10eko deskontua betaurreko eta eguzkitako
betaurrekoetan.
Ukendu parafarmazia
Baleike txartelarekin %5eko deskontua
erosketa guztietan. Ez da bateragarria izango
beste deskontu txartelekin.
Margari frutadenda
Baleike txartelarekin %10eko deskontua urte
osoan.
Ekin elektrizitatea
LED lanpara eta papertegiko materialetan
%10eko deskontua.
Iriondo optika
Haurrengan ikasketa arazoak eta “begi
alferra” ekiditeko ikusmenaren azterketa
pertsonalizatua doan.
D’Ana ileapaindegia
Ilea garbitzeko produktu ekologikoak eta
alergiaren kontrakoak (kolorante eta osagai
toxikorik gabeak) %15eko deskontuarekin.
La Primavera Pizzeria
Bazkideentzat etxera eramatea doan.
Beheko Plaza jatetxea
Igandetan pintxoa doan.
A3
Artikulu guztietan %5eko deskontua.
Talaipe jatetxea
Bi lagunentzako hiru mariskada bazkideen
artean zozkatzeko.
Talaia jatetxea
Ostiraletan afariarekin kafea eta txupitoa doan.
Artaza kanpin ekologikoa (UrbasaLizarra)
Baleike txartelarekin %10 merkeago.
Iruitz ileapaindegia
Asteartetik ostiralera, ilea keratinarekin
hidratatzeko tratamendua %25 merkeago.
Txanda aurrez hartu behar da.
Ardantzabide altzariak
Ispiluak %10 merkeago.
Aizpurua liburudenda
Haur eta helduentzako irakurketarako liburuak
%5 merkeago.
Oskarbi kiroldenda
Arropan %5eko deskontua.
Txalaparta
Bazkide txartelarekin produktu guztiak %5
merkeago, merkealdian izan ezik.
Kuttun
2014ko abenduaren 31 arte, %5eko deskontua
produktu guztietan. Ezingo zaio bestelako
deskonturik gehitu.
Kalari taberna
Igandean afariak %10 merkeago.
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
27
28
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
DEIALDIAK
Otsailak 18, 25, martxoak
4, 11
Oxforden, Euskara, bestela ez gara
hitzaldi zikloa
Otsailak 20 arte
Emakumearen Eguneko kartel
lehiaketa, lanak aurkezteko epea
Otsailak 13-16
Inauteriak 2015 (Ikusi egitaraua)
Otsailak 12, 26 / Martxoak
12, 26
SENDIAN: Adineko ezinduak
zaintzen dituzten familientzat
Laguntza Taldea. Brankan. 943862200, gizartelangilea@zumaia.eus
ERAKUSKETAK
Urtarrilak 27-otsailak 13
IRANZU ANTONA - Paisaia egin
Urtarrilak 29-otsailak 17
INAUTERIETAKO KARTEL
LEHIAKETA Alondegiko sarreran
Otsailak 19-martxoak 4
DARAHLI
Martxoak 6-22
PALESTINAKO LURRALDE
OKUPATURAKO BIDAIA
Martxoak 25-apirilak13
JOXERRA ELORTZA
OTSAILA
6, ostirala
22:00 Aita Marin antzerkia: ‘Distancia
siete minutos’ Titzina taldearen
eskutik
7, larunbata
11:00 Algorri Interpretazio zentroan
‘Altxorraren bila’ jolasa (6-12
urte). Info+ 943143100
19:00 Komentuan ZUMB-Musika
Bandaren inauterietako pregoia:
‘Flower Power Party’
12, osteguna
22:00 Aita Marin zine forum: ‘Sólo
los amantes sobreviven’. Zuz.: Jim
Jarmusch
13, ostirala
19:30 Forondan Gune elkartearen
meditazio saioa
16, astelehena
15:00 eta 17:30 Maria eta Josen
Pirritx Porrotx eta Marimototsen
inauteri saioak
- martxoa
18, asteazkena
18:30 Oxford aretoan Euskara,
bestela ez gara zikloan, Iñaki
Iurrebaso: ‘Herri euskaldunen
bilakaera soziolinguistikoa EAEn,
1981-2011’
20, ostirala
22:00 Aita Marin kontzertua: Mikel
Urdangarin
21, larunbata
Zumaiako XXXI. Herri lasterketa
15:00 haurrak (aurrebenjaminak,
benjaminak, alebinak, infantilak eta
kadeteak)
15:45 patinak, 14,2 km
17:00 10,2 km eta 5,6 km-ko
lasterketak
25, asteazkena
18:30 Oxford aretoan Euskara,
bestela ez gara zikloan, Josu Waliño:
‘PuntuEUS domeinua: abizen
egokiaren garrantzia’
26, osteguna
22:00 Aita Marin, zine forum: ‘La sal
de la tierra’. Zuz.: Wim Wenders
27, ostirala
19:30 Forondan Gune elkartearen
solasaldia: ‘El proyecto Waldorf, una
educación alternativa’ (Raimundo
Caramés / Miriam López de
Luzuriaga)
22:00 Maria eta Josen Darahli
elkartearen kontzertu solidarioa:
Eñaut Elorrieta
28, larunbata
09:30 Txirrindulari proba: Euskaldun
Torneoa, estatuko mailako Elite
Sub 23
mahai ingurua: ‘Ekolingua saioak
Zumaian’
12, osteguna
22:00 Aita Marin, zine forum: ‘Gloria’.
Zuz: Sebastián Lelio.
13, ostirala
19:30 Forondan Gune elkartearen
meditazio saioa
22:00 Aita Marin antzerkia: ATX
Teatroaren ‘Arren ganbara eta
emeen sotoa’
14, larunbata
Zuhaitz Eguna
15, igandea
12:00 Aita Marin haurrentzat
antzerkia: ‘Logela Multimediaren
Barbantxo’
18, asteazkena
10:30 Korrika Txikia
22, igandea
Korrika 2015 Zumaiara iritsiko da
26, osteguna
22:00 Aita Marin zine forum: ikusleek
aukeratutako filma
27, ostirala
19:30 Forondan Guneren solasaldia:
‘Mindfulness eta hezkuntza
positiboa ongizatea sustatzeko.
Mindfulness EHUn eta Baraka
proiektuan’ (David Alvear)
29, igandea
18:00 Aita Marin antzerki musikala:
‘Rise & Shine’
AGENDA
otsaila
Eñaut Elorrieta
27, ostirala
22:00 Maria eta Josen Darahli elkartearen
kontzertu solidarioa
MARTXOA
4, asteazkena
18:30 Oxford aretoan Euskara,
bestela ez gara zikloan, Lorea
Agirre: ‘Hizkuntza eta kulturaren
garraio, bidegorriak’
7, larunbata
11:00 Algorri Interpretazio zentroan
hegaztientzat habi kutxa tailerra
(familiei zuzenduta). Info+
943143100
11, asteazkena
18:30 Oxford aretoan Euskara,
bestela ez gara zikloan, Iñaki
Markoren aurkezpena eta
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
29
BERTSO XORTA
Maialen Velarde
BALEIKE.EUS
Doinua: “Norbere mundu intimo”
1.
Nork ez zaitu irakurri
igandeko gosaritan
Nork ez zaitu begiratu
zain medikuan, dentistan
Nork ez du jakin-mina ase
mugikorraren argitan
euskeraz kontu kontari
herritarren istoritan
eta beste behin murgildu
nahi zenuke ur berritan
bide luzeak marraztu
daitezke pauso txikitan
2.
Nahiz esan, balu, balego
3.
Komunitatea edo
ander hormazuri
Tokikomen meritua
hitzen, teknologiaren
garai ezin gelditua
halere nork ez du inoiz
inguruan aditua
hitzak haizeak eraman
ditzakeela aipua
baina ea geratzen den
denboran zaharkitua
Baleikek eman baitie
merezi zuten lekua
30
B A L E I K E 2 0 1 5 OT S A I L A
balitz edota baleike
Begi bat itxi ohi duzu
edo lumak tintaz bete
sarean ere ez dago
iritzirik entzuteke
Jakin-minak hori dauka
beti gehiagoren eske
eta “baldintza” ez bada
orain arte izan neke
“baleike” “bada” bihurtzen
jarraitu zenezakete
TESTUA: erredakzioa
ARGAZKIAK: ELHUYAR
Was this manual useful for you? yes no
Thank you for your participation!

* Your assessment is very important for improving the work of artificial intelligence, which forms the content of this project

Download PDF

advertising